XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jazinta min-luze zala, etxean guztia ekiela - iñoan asarre bizian.

Laster edestu eutsan Maria Aingeruk bere amari Luziak esana.

Maria Errosa artegatu zan batez be Luziaren agotik edestia entzun ebanean.

Antoniok ostera garrantzirik ez eutsan emon emakumeen ipuiak zirala-ta.

Auxe bear gendun nire urteakaz iñoan Maria Errosak Luziari agirika: Egia esaten irakatsi dautset beti neure seme-alabai ta orain ume onek guzur onegaz urten.

Egunero lez atera ebezan ardiak artzaitxoak.

Irurak itun egozan.

Egun atan Cova da Iriara yoan ziran.

Arri baten ganean yezarri zan Jazinta: ixilik eta oldozkor egoan, bardin Luzia, baña bere lengusiña era atan ikustean irri-barrez esan eutsan: yolas-egin dagigun.

- Yolasik egiteko gogorik ez daukat gaur.

- Zergaitik ez ba?.

- Pekatariak bide onera ekarteko errosarioa errezatu te ukoak egin bear genduzala esan euskun Andra arek eta auxe daukat buruan; orain errosarioa errezatu daigun; Agur Maria ta Aita Gurea osorik esan dagiguzan.